Buzkantz jaia
Buzkantza barazkiz egindako odolostea da, eta antzina, etxe eta baserrietara opari gisa eramateko egiten omen zuten, gainera, berari buruzko esaera zahar bat ere badago.
“Elorrioko buzkantza, zazpi libra eta bost ontza”
Odoloste horiek egiteko ohitura eta gastronomian ohiko produktu gisa berreskuratzeko helburuarekin, 2014an egin zen Buzkantz Jaiaren lehenengo edizioa, eta ordutik jai berezia izan ohi da elorriarrentzat.
Aurten Buzkantz Jaia abenduaren 10ean, igandea, ospatuko da. Ala ere, larunbatean egun guztian zehar herriko hainbat tabernek pintxo bira antolatu dute beraien produktuak dastatzeko aukera izan dezagun.
Egitaraua 2023:
10:00etatik 13:00ak bitartean jarriko dira salgai tiketak plazan kokatuko den stand batean, zortzi euroren truke, lau pintxo eta ura edo ardoa hartu ahal izango dira lau elkarte gastronomikoetan (Buskantz, Alkartu, Pitxar eta Lagun toki).
12:00etatik 14:00era izango da dastaketa, eta parte-hartzaileek gustukoena bozkatu ahal izango dute. Botoak 14:15ak baino lehen entregatu beharko dira Turismo Bulegoan.
Bitartean goiz guztian zehar umeentzako puzgarriak, globoflexia eta photocalla egongo dira pazan.
Odoloste txapelketaren irabazlea zein den hilaren 12an jakingo da, 13:30ean, Iturri Kultur Etxean. Sari-banaketa ekitaldia egingo da.
Antzeko Artikuluak
ESKUPILOTA
Erremintarik gabe jokatzen da, larruzko pilotari zuzenean ematen zaiolako esparatrapuz eta oihalez babestutako eskuaz. Eskupilota kirol unibertsala da, eta Euskadin tradizioa da kirol hori egitea. Euskal herritarren meritu handiena izan da jokoa euren ezaugarrietara...
ERREBONBILLOAK
Urriko lehenengo igandean, "Errebonbilloak" izeneko jaia egiten da Elorrion, eta ospakizun bitxi samarra da... 1571. urtean, Lepantoko batailan flota kristauak turkiarrari irabazi zion, ilargi erdiak mendebaldeko mediterraneoan izandako hedapenari bukaera emanez....
ELVIRA IÑURRIETA AZKARRAGA
Elorrioko emagin honek 2.400 umeri baino gehiagori lagundu zien jaiotzen. 1895ean jaio zen Bartzelonan, bere familia bertan bizi baitzen, lana dela-eta. Espainiako geografiako zenbait lekutan egon ondoren, Donostiara ezkondu zen. Hiri horretan, emagin-bokazioa sortu...