Inauteriak
Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da.
Ihauteri ohituerak eta pertsonaiak, hain zuzen ere, aipatu bezala, kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin zerikusia dute.
Gaur egun, bi inauteri mota ospatzen dira Euskal Herrian. Alde batetik, ospakizun tradizionalei eta mitologiari lotuago daudenak, eta bestetik, modernoagoak.
Inauteri tradizionalak, natura eta antzinako ohiturekin erlazionatuta daude. Hasieran, artzain eta baserritarrak animalien larruekin mozorrotzen ziren. Mitologiarekin lotuak zeuden eta, herriaren arabera, hainbat ospakizun egiten ziren. Gaur egun, tradizio horiek errespetatzen jarraitzen dira eta herri batzuk oso ospetsuak egin dira. Lantzeko inauteriak edo Zuberoako maskaradak, adibidez.
Inauteri modernoei buruz hitz-egiten denean, Tolosako Inauteriak dira ospetsuenetarikoak. Inauteri mota honetan, karrozak dira elementu garrantzitsuenak. Kolore eta argiz betetako karrozen desfile bat egiten da, gehienetan musikarekin lagunduta. Tradizioarekin zerikusi gutxiago dauka eta ikusgarriagoak dira. Normalean, urtez-urte aldatzen dira.



Antzeko Artikuluak
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. M8
1975. urtean Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Nazioarteko egun izendatu zuen martxoaren 8a. Urte batzuk atzera egin behar dugu, 1917.urtera hain zuzen ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren jatorria aurkitzeko. Urte hartan, martxoaren 8an Errusiako emakumeak greba...
ELORRIO. HARRIA ETA TALADRINA
2022. urtean, Elorriok burdinarekin eta industriarekin izan duen lotura historikoa jasotzen duen “Harria eta Taladrina” aldizkariaren ibilbideari ekin zion. Aldizkari honek industria ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu, modu dibulgatiboan, inklusiboan,...
ZER ESAN NAHI DU ELORRIOK?
Elorrioren izena nondik datorren azalduko dizugu. Euskaraz, elorria zuhaitz-mota bat da, eta zuhaitz horretako fruitu gorriak izendatzeko ere erabiltzen da termino hori. Bitxikerien ibilbide honi hasiera emateko, Elorrioren izena nondik datorren azalduko dizugu....