GURUTZONDOAK ELORRION
Elorrioko gurutze multzoa Euskal Herriko ugariena da gaur egun. Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioan bilduta dauden gurutzeen ehuneko hamar osatzen du.
Bederatzi gurutze daude gaur egun Elorrion. XVI. mendeko lanak dira guztiak eta Kurutziagakoa izan ezik, gotiko berantiarrekoa baita, Errenazimentuko estiloaren baitako faseen erakusgarri dira.
Horietako batzuk, Kurutzebarri, Kurutzondo, Ganondo eta Txanberikoa, esate baterako, herrigunetik irteten diren bideetan daude, eta landa-ingurunearekiko mugak ezartzen dituzte; Santa Ana, Kurutziaga eta San Juangoa, berriz, antzinako aldirietan zeuden, baina gaur egun hirigunean txertatuta gelditu dira erabat.
Mugarri urbanistiko horiek litekeena da erreferentzia gisa erabili izana, garai batean, izurria zabalduz gero osasun zerrenda bat ezartzeko. Alabaina, debozio-irudi eliztarren euskarri izan ziren batez ere, eta haiei gomendatzen zitzaizkien bidaiariak, harresiaren esparruak ematen zuen babesetik irteten zirenean. Bada, sorginak uxatzeko zirela dioenik ere.


Antzeko Artikuluak
Elorrioko Heraldika
Elorrioko armarri gehienek zerikusia daukate udalerriko landa-inguruneetan kokatuta dauden eraikinetako armarrietan ere agertzen diren abizenekin. Bertan, hain zuzen ere, familiaren jatorrizko oinetxea dago kokatuta. Oinetxeari buruzko datu hori garrantzitsua...
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. M8
1975. urtean Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Nazioarteko egun izendatu zuen martxoaren 8a. Urte batzuk atzera egin behar dugu, 1917.urtera hain zuzen ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren jatorria aurkitzeko. Urte hartan, martxoaren 8an Errusiako emakumeak greba...
ELORRIO. HARRIA ETA TALADRINA
2022. urtean, Elorriok burdinarekin eta industriarekin izan duen lotura historikoa jasotzen duen “Harria eta Taladrina” aldizkariaren ibilbideari ekin zion. Aldizkari honek industria ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu, modu dibulgatiboan, inklusiboan,...