Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak gaitzeko, hala nola, saioa hasteko segurua eskaintzea edo zure baimenaren hobespenak doitzea. Cookie hauek ez dute gordetzen pertsonalki identifikatzeko daturik.

Ez dago cookierik erakusteko

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Ez dago cookierik erakusteko

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Ez dago cookierik erakusteko

Errendimendu-cookieak webgunearen errendimendu-indize nagusiak ulertzeko eta aztertzeko erabiltzen dira eta horrek bisitariei erabiltzaile esperientzia hobea eskaintzen laguntzen die.

Ez dago cookierik erakusteko

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Ez dago cookierik erakusteko

Berriozabaletako Iturria

 

Bere egilea, Manuel Plácido  de Berriozabalbeitiak, gora eta gora egin zuen goi-mailako gizartean, harik eta Peruko erregearen epaile izatera iritsi arte. Maria Alvarez de Foronda eta  Mendive Xara Berrio anderearekin ezkondu zen. Kreolar familia honekin elkartzeak Vallehermoso eta Casapalmaren  konte tituluak emango zizkion.

Iturria Ameriketatik etorri ondoren eraiki zuenez, jende askok pentsatu izan du inka estilokoa dela. Are gehiago, banan banan Perutik ekarritako harriekin eraikia izan zela ere pentsatu izan ohi da, bere emaztearen herrimina apaltzeko asmoz. Hori bai maitasun keinua!

Bai monumentua bai bertaraino doan bidea zoragarriak dira benetan. Iturriak eta garbilekuak osatzen dute monumentua; terraza erdi-zirkularren erdian dago kokatuta, eta Urkiolako mendien ikusmira zoragarria dago bertatik. Auzoko elkargunea izateko antzokia dirudi.

Berriozabaleta iturria une berezietarako leku paregabea da. Ilunabar eguzkitsuan, Urkiola mendizerrako mendien aurrean, zelaiz eta basoz inguratutako harrizko uharte hau irudimena askatzeko leku ezin hobea da…

Berriozabaleta Elorrio
Berriozabaletako iturria fuente Elorrio

MANUEL PLÁCIDO DE BERRIOZABALBEITIA

Manuel Plácido de Berriozabalbeitia (Elorrio 1775 – Madril 1850) Berriozabaleta auzoko Berriozabalbeitia baserrian jaio zen. Ikasketak amaitu ondoren, Peruko Administrazioan lortu zuen lanpostua, eta, bertan, lan-ibilbide arrakastatsua egin zuenez, herrialde haren independentziaren negoziaketan ere parte hartu zuen. Lima, Cuzco eta Charcasko auzitegietako epailea eta Elorrioko mezenas handiena izan zen.

Penintsulara itzuli ostean, 1828. urtean, bere ondasunak administratu eta familiari lagundu zion. 1832tik 1833ra, iturriranzko bidearen ezkerraldean kokatutako jauregia eraiki zuen. Lehenengo obra hori asmo handiagoko beste proiektu baten hazia izan zen. Hartara, jauregiaren ostean, Berriozabaletako iturria edo Maitasunaren iturria eraikitzea eta zimenduetatik berreraiki zuen Santa Katalina baseliza zaharra lekualdatzea erabaki zuen.

Manuel Plácidok lanak ordaindu zituen, baina, horrez gain, osteko ekarpen handiak ere egin zituen, behar den moduan artatuta egon zitezen. Ageri-agerikoa zen indianoak interes zein izpiritu landu bezain ilustratua zeukala, bere herrikideen bizi-baldintzak hobetu nahi zituela, jaiotza-leku izandako auzunearen itxura formala duindu nahi zuela eta bere oroimen ona betikotu nahi zuela.

elorria

Informazioa Zabalduz…

Iturriari buruzko fitxa

ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia eta Elorrioko Udala

Berriozabaletako Iturria

TESTUA: Felicitas Lorenzo

Elorrio

Beste proposamen batzuk…

BISITA GIDATUA

Elorrioko kaleak sakonki ezagutzeko bisita gidatua

Bisita gidatuak Elorrio Visitas guiadas

BERRIO-OTXOA IBILDIDEA

Berrio-Otxoako San Balentineri buruzko ibilbidea Elorrion zehar

Berrio Otxoa Ibilbidea
Elorrioko Naturbideak Ibilaldiak Paseos

NATURBIDEAK

Elorrioko nekazal auzoetatik ibilbideak

Argiñeta nekropolia

ARGIÑETAKO NEKROPOLIA

Euskal Herriko Erdi Aroko hilobi-multzo garrantzitsuena.

elorria
logo-elorrio-turismo

NEGUKO Ordutegia

Irailaren 15etik - maiatzaren 31ra

Astelehena: itxita
Asteartetik Ostiralera:
10:00 - 14:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

TURISMO BULEGOA

Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)

SARE SOZIALAK

Turismo Etikoa Euskadi
×