Bisita Gidatuak Elorrion
BISITA GIDATUAK | AUKERATU ZUREA
Taldeentzako bisita gidatuak nahieran. Euskaraz edo gazteleraz.
Taldeentzako nahierako planak antolatzen ditugu. Bisita gidatuak egiteko, esperientziak eta abenturak bizitzeko eskaintzen dizkizugun aukera interesgarrien artean hautatu bat eta erabaki bazkaltzen edota lo egiten geratuko zaren. Zure taldearen neurrirako plana osatzen lagunduko dizugu txangoa ahaztezina izan dadin.
KALETARRAK
Zatoz!
Egin dezagun pasieran Elorrioko hirigune historikoko kaleetan zehar. Hiribildu txikiaren sorrera ezagutuko dugu, eta nola hazi zen harresiez gaindi errebal berrietara bizitza eramanda. Elorrioko familia boteretsuez mintzatuko gara, merkataritzak aberastuta armarri dotoreko jauregien legatu baliotsua utzi zutenez, edo Sortzez Garbiaren basilika ederraz eta iturriez, gurutzeez eta kondairez…Iraganetik orainaldirako bidaia txikia, erraz emango dizuna ezagutzera Elorrioko aberastasun harrigarria.
MOTA
Hiri-ibilbidea
IRAUPENA
90 min
TOPAGUNEA:
Turismo Bulegoa
ARGIÑETAKO ALTXORRAK
Elorrioko inguruetan, Zenita auzoan, San Adrian baselizaren inguruko haritz zaharren artean, Argiñeta nekropolia dago. Era horretako hilobi-multzorik garrantzitsuena da Euskal Herrian. Zatoz bertako magia partekatzera eta ezagut itzazu paraje mistiko eta xarmagarri honetako sekretuak, esaterako, VII. eta IX. mendeen arteko hogei bat sarkofago eta izar-erako ikonografia duten bost hilarri.
MOTA
Monumentala
IRAUPENA
45 min
TOPAGUNEA:
Argiñetako Nekropolia
BASILIKAREN BARRENAK
Sortzez Garbiaren basilika hiribilduko ondare artistikoko monumentu aipagarrienetako bat da, baita Euskal Herri osoko arkitektura erlijioso errenazentistako bikainenetakoa ere.
Bizkaiko handiena da, duen bolumenagatik, eraikinaren kalitate altuagatik eta barrualdeko altzarien aberastasunagatik.
Bisita honetan Basilikaren sekretuak sakon ezagutuko ditugu.
MOTA
Monumentala
IRAUPENA
90 min
TOPAGUNEA:
Turismo Bulegoa
ELORRIOKO “BARRIOAK”
Etorkinek eraikitako herria
Trena Elorriora fabriketan lan egitera iritsi ziren migratzaile askoren iristeko moduan izan zen. Eta hainbat langile-auzo eraiki behar izan ziren herriaren kanpoaldean, hazten ari zen biztanleriarentzat: LINCE, Belerin, IRE, 40 etxeak, San Luis, Lourdes eta abar.
Ibilbide gidatu honek aukera paregabea eskaintzen digu hiribilduko ondare ezezagunena ezagutzeko: ondare industriala eta langileen auzuneak.
MOTA
2km ibilbidea
IRAUPENA
150 min
TOPAGUNEA:
Turismo Bulegoa
ELORRIO ZURE ERARA HAUTEMAN
Bisita gidatuen helburua esperientzia paregabeak eta gogoangarriak eskaintzea da. Pertsona batzuek nahiago dugu zuzenean igarri argia, zabaltasuna, uraren ukimena bezalako sentsazioak, edo izerdia bota behar dugu besteen ahalegina sentitzeko. Horregatik, ezgaitasun intelektuala dugun pertsonok Elorrioko arteaz eta historiaz hainbat pertzepzio-kanaletatik gozatzen dugu, eta normalean ez zaizkigunez bisita gidatu tradizionalak iristen, aukera honetan beste modu batean kontatzen digute.
MOTA
Ibilbide egokitua
IRAUPENA
60 min
TOPAGUNEA:
Turismo Bulegoa
GURUTZEEN BIDAIA
XVI.mendeko bederatzi gurutze daude gaur egun Elorrion. Batzuk Kurutzebarri, Kurutzondo, Ganondo eta Txanberikoa, herrigunetik irteten diren bideetan daude eta landa-ingurunearekiko mugak ezartzen dituzte. Mugarri urbanistiko horiek litekeena da erreferentzia gisa erabili izana, garai batean izurria zabalduz gero, osasun zerrenda bat osatzeko. Alabaina, debozio-irudi eliztarren euskarri izan ziren batez ere, eta haiei gomendatzen zitzaizkien bidaiariak, harresiak ematen zien babesetik irteten zirenean.
MOTA
Ibilbidea
IRAUPENA
2 h
TOPAGUNEA:
San Agustin
BISITA GIDATUAK | OHIKO ZALANTZAK
Zein motatako bisita gidatuak daude?
Bisita publikoak eta pribatuak daude eskuragarri. Publikoak epe jakin batzuetan zabaldu ohi dira eta prezio murriztuagoa dute. Pribatuak nahieran erreserba daitezke eta bisitari kopuruaren araberako prezioa izango dute. Galde iezaguzu.
Noiz egin daitezke bisitak?
Bisita publikoak denboraldi altuetan eskaini ohi dira: Aste Santua eta Uda. Sare sozialetan eta emailez zabalduko dugu deialdi bakoitzari buruzko informazioa.
Bisita pribatuak urte osoan zehar egin daitezke, beti ere zerbitzuaren eskuragarritasunaren arabera.
Zein ordutan dira bisita gidatuak?
Bisita publikoetarako ordutegi bat finkatzen da.
Bisita pribatuetan bisitariek aukeratzen dute ordutegia, beti ere Turismo Bulegoaren ordutegia errespetatuko delarik.
Talde edo erakundeentzako bisita gidatuak egin daitezke?
Bai, bisita pribatuak familian nahiz taldean egiteko pentsatuta daude. Gehienezko kopurua 20-25 lagun izaten da, bisitaren arabera. Galde iezaguzu.
Nola egiten dut erreserba?
Hurrengo galdetegia bete beharrezko informazioa izan dezagun eta guk erantzungo dizugu eskuragarritasuna konfirmatzeko. Galdetegia bidaltzeak ez du zuzenean erreserba konfirmatutzat emango.
Nahiago baduzu, Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri zaitez telefono edo emailez.
Nola egiten da ordainketa?
Ordainketa bisita gidatua egin aurretik egiten da.
Soilik txartel bidez egin dateke. Ordaiketa banaka zein taldeka izan daiteke.
Erreserba eskaria
NEGUKO Ordutegia
Irailaren 15etik - maiatzaren 31ra
Astelehena: itxita
Asteartetik Ostiralera:
10:00 - 14:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00
TURISMO BULEGOA
Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)