Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak gaitzeko, hala nola, saioa hasteko segurua eskaintzea edo zure baimenaren hobespenak doitzea. Cookie hauek ez dute gordetzen pertsonalki identifikatzeko daturik.

Ez dago cookierik erakusteko

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Ez dago cookierik erakusteko

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Ez dago cookierik erakusteko

Errendimendu-cookieak webgunearen errendimendu-indize nagusiak ulertzeko eta aztertzeko erabiltzen dira eta horrek bisitariei erabiltzaile esperientzia hobea eskaintzen laguntzen die.

Ez dago cookierik erakusteko

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Ez dago cookierik erakusteko

Ibilbide

Heraldikoa

IBILBIDE HERALDIKOA, ELORRIOKO ARMARRIETAN ZEHAR

Bizkaiko udalerri guztietatik, Elorrio da armarri heraldiko gehien dituena, 69, hain zuzen ere. Horietako 38 hirigunean daude eta gainontzeko 31k landa-auzoetako baserrietan.

Hiriguneko armarri gehienek zerikusia daukate landa-inguruneetan kokatuta dauden eraikinetako armarrietan ere agertzen diren abizenekin. Haietan baitago, hain zuzen ere, familiaren jatorrizko oinetxea.

Oinetxeari buruzko datu hori garrantzitsua da, garai hartan adierazi egin nahi zuelako bertako jabeek bazutela euren arbasoen jatorri bizkaitarra eta euren odolaren “garbitasuna” egiaztatzerik (hau da, ez zeukala inolako odolkidetasunik ez mairuekin, ez juduekin, ezta federa itzulitakoekin ere). Gaur egun erabat arrazista izan arren, garai hartan betekizun hori betetzen zutenei kapare-maila soziala esleitzen zieten. Kapare izaerak, gainera, zergetatik salbuesten zituzten eta armarria ere eduki zezaketen, guztiek ez zuten arren.

Armarri heraldikoak haien jabeen nortasunari, iraganari eta maila sozialari buruzko informaziorako elementuak dira benetan.

Haientzat iragan hori erakustea harro egoteko modukoa eta borondatezkoa zenez, armarriak eraikinetako alde ikusgarri eta adierazgarrienetan jartzen zituzten; fatxada nagusiaren erdi-erdian, oro har.
Elorrion bertan 69 armarri heraldikoak 3 taldetan sailkatuko ditugu: gotikoak, errenazentistak eta barrokoak.

heraldica escudos en elorrio armarriak

IBILBIDEAREN FITXA

  • Zailtasuna: Erraza
  • Iraupena: Egun erdia
Ibilbide heraldikoa

ZURE ABIZENA

ZURE ABIZENEN JATORRIA ELORRION DAGOEN EZAGUTU. BALITEKE ARMARRIREN BAT ZURE ARBASOENA IZATEA.

Kanpokaleko atea

ARMARRI GOTIKOAK ELORRION

XVI. mendera arte iraun zuten, eta oso bakunak dira: oro har, behe-erliebean daude landuta, eta pabilioi bakarra dute. Horrelako adibide gutxi daude Elorrion, eta haien edukiak ez dauka zerikusirik abizenekin: horietako bat Kanpokaleko atarikoa da (antzinako harresiko irteerako atea). Errege-erregina katolikoen lurralde-armarria da. Beste biak Goiko-errotakoak dira, eta merkatari baten merkataritza-markak dituzte.

ELORRIOKO ARMARRI ERRENAZENTISTAK

Oraindik ere, apaindurarik gabekoak dira, nahiz eta ohikoagoa izan irtengune handixeagoa edukitzea eta haien egitura edo zatiketa korapilatzen hastea, zenbait pabilioi edo kuartel jartzeko. Horrez gain, haien ingerada edo forma are landuagoak dira.

Horrelako armarrien adibidea Esteibarkoa da, eta Esteibar Arauna Jauregiko fatxadan dago (Urarka kalean, gaur egungo Maria Bitartekoa ikastetxean), ortura begira. Bestetik, Berrio-Otxoa kaleko Urkizu dorreko alboko fatxadakoa ere badugu.

Arespakotxaga jauregia

ARMARRI BARROKOAK ELORRION

XVII. mendetik aurrera garatu ziren, Elorrioko heraldikaren urrezko garaian. Hiribilduko jauregietako ugarienak eta adierazgarrienak dira eta eraikin arranditsu bezain monumentaletan daudenez, bertako jabeen oparotasunaren erakusgarri dira.
Batez ere, markoko elementuen aberastasuna eta ugaritasuna nabarmentzen dira. Izan ere, erliebe handiz landuta daudenez, itxura monumentala dute: luma-mototsak dituzten kasketak, lanbrekinak (alboetatik erortzen diren akanto-zurtoin kizkurrak), oihal esekiak, leloak, maskaroiak edo lehoiak, umeak, aingeruak, sirenak edo uhandreak izan ohi diren irudi eusleak.
Kuartel bakarra eduki dezakete. Halakoetan, jatorrizko oinetxeko armarri primitiboaren erreplika izan daitezke (Arespakotxaga), edo zenbait kuartel dituzten zatiketak erakutsi ditzakete (Arespakotxaga-Andueza edo Arespakotxaga-Azkarraga), familiako adarretan ahaidetutako leinuen abizenak hartzeko.

elorria

Informazioa Zabalduz…

Elorrioko Planoa

Monumentu multzoa

Audiogida Zerbitzua

Alde Zaharretik ibilbidea zure kaxa egiteko

Elorrio

Beste proposamen batzuk…

IBILBIDE HISTORIKOA

Elorrioko historian zehar

GURUTZEEN BIDAIA

Gurutzeen ibilbidea Elorriotik

NATURBIDEAK

Elorrioko auzoak oinez ezagutzeko ibilbideak

ARGIÑETAKO NEKROPOLIA

Bizkaiko arkeologiaren lehen mailako ondarea

elorria
logo-elorrio-turismo

NEGUKO Ordutegia

Irailaren 15etik - maiatzaren 31ra

Astelehena: itxita
Asteartetik Ostiralera:
10:00 - 14:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

TURISMO BULEGOA

Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)

SARE SOZIALAK

Turismo Etikoa Euskadi
×