Trenbidearen
Naturbidea
Aintzinako trenbidearen ibilbidea
Ibilbide honek, ia bere osotasunean, antzinako Durango-Elorrio trenbidearen bide bera egiten du, Elorrio-Apatamonasterio tartean, Arrazolako Bide Berdearekin bat eginda.
Durangotik Elorriorako linea 1905etik 1975era ibili zen; azkeneko urte horretan itxi eta desegin zuten. Berrogeita hiru urteren ostean, trenbide zaharraren bidea oinezkoentzako eta zikloturismoetarako ibilbide bilakatu da: egungo “Trenbidearen Naturbidea”.
GARAPEN HISTORIKOA
Compañía del Ferrocarril Central de Vizcaya-k, Bilbao-Durango trenbidea eraiki ondoren, zeina 1882ko ekainean inauguratu zen, linea luzatu nahi zuen, hau da, denborarekin Bizkaiko hiriburua Donostiarekin eta Frantziako mugarekin lotu nahi zuen.
Enpresaren apustuetako beste bat izan zen Durango eta Arrazolako burdina-meategiak, 1857tik ustiatzen zirenak, lotuko zituen trenbidea eraikitzea. 1903an abiatu zen Durango eta Apatamonasterio bitarteko tren-zerbitzua, eta 1904an heldu zen lehenengo trena Arrazolako meatokietara. Apatamonasterio eta meatzeen arteko ibilbidea 5 km-koa zen.
Urtebete geroago, 1905ean, Compañía del Ferrocarril de Vizcaya-k beste adar bat inauguratu zuen: Apatamonasteriotik Elorriora. Durangotik abiatzen zenetik, linea biak (Arrazolakoa eta Elorriokoa) hiru geltokitan geratzen ziren: Apatamonasterion, Arrazolan eta Elorrion, eta bi geraleku zituzten: Abadiño eta San Agustin Etxebarriakoa.
1964an, Durango-Elorrio tartea elektrifikatu zen, Lello Pontecorvo ingeniari italiarraren proiektuaren arabera. Hala, material mugikor guztia aldatu zen. Zerbitzuaren erabiltzaile-kopurua nabarmen hazi zen, are gehiago hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan, eta aldaketa handirik gabe eutsi zion berdin 1975eko martxoaren 1ean linea itxi eta desegin zuten arte.
IBILBIDEAREN FITXA
- Zailtasuna: Erraza
- Gehieneko altitudea: 206 m
- Gutxieneko altitudea: 165 m
- Tunela: 120 m
DISTANTZIAK
- Elorrio Apatamonasterio: 4 km
- Arrazolako Bide Berdearen hasieraraino: 4,1 km
- Arrazolako Bide Berdearen bukaeraraino: 9,1 km
Informazioa Zabalduz…
Beste proposamen batzuk…
ARRAZOLAKO BIDE BERDEA
Apatamonasterio – Arrazola ibilbidea
BESAIDE
Hiru lurralde historikoak elkartzen diren puntua
NATURBIDEAK
Elorrioko auzoak oinez ezagutzeko ibilbideak
ELORRIOKO MENDIAK
Intxorta, Udalatx eta Erdella
NEGUKO Ordutegia
Irailaren 15etik - maiatzaren 31ra
Astelehena: itxita
Asteartetik Ostiralera:
10:00 - 14:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00
TURISMO BULEGOA
Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)